XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
45 Salmoa Guda-osteen Jauna gurekin, Jakob-en Jainkoa gaztelu sendo gurekin.1T. Jainkoa dugu gordeleku ta indar, Ura atera zaigu estualdian laguntzaille azkar.
Orregatik ez gera bildurtuko lurra bada dardaratzen, naiz mendiak itxas-erdira erortzen.
Arrotu, apartu bitez ango urak, dardara bitez aren asarrez mendiak.
D. Guda-osteen Jauna gurekin, Jakob-en Jainkoa gaztelu sendo gurekin.
2T. Ibai-besangek alaitzen dute Jainko-uria, txit Goikoaren bizileku guztiz santua.
Jainko dauka erdian, ez da kolokatuko, argi-xintarekin Jainkoak du lagunduko.
Atzerriek deadar egin dute, erreinuek zalaparta, Aren mintzo-otsez lurrak ikara.
D. Guda-osteen Jauna gurekin, Jakob-en Jainkoa gaztelu sendo gurekin.
1T. Etor eta ikusi Jaunak egiñak, lurrean egiten dituen arrigarriak: Ark oi ditu gudak lurrean alderen alde geldierazi, uztaiak xeatu, lantzak puskatu, babeskiak kixkali.